Sustainable Pharmacy

Farmakokutsadura

Geroz eta kutsatuagoa den planetan bizi gara. Farmakoak (medikamentuak) ingurumeneko kutsatzaile izan daitezke, flora, fauna eta ekosistemetan eragin handiak sortuz. Izan ere, kutsatzaile izendatu berrien taldean daude. Bertan aurrez ezezagunak ziren edo kutsatzailetzat jotzen ez ziren sustantziak topa ditzakegu, eta baliteke ingurumenean duten presentzia berria ez izatea, baina ingurumenean izan ditzaketen ondorioen gaineko kezka bada berria.

Hainbat erakundek (Osasunaren Mundu Erakundea eta Europako Batzordea tarteko) lehentasunezko ikerketa-ildo bihurtu dute medikamentuen ingurumen-inpaktua aztertzea.

Farmakokutsadura murriztea lehentasun handieneko gaia da, eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin guztiz lerrokatuta dago.

Ingurumenerako eta giza osasunerako arriskuak

Baliteke ingurumenerako arriskuen adibiderik ezagunena etinilestradiol hormonarekin kontaktuan egondako arrainek dituzten ugalketa arazoak direla. Farmakokutsaduraren eraginez sortutako lehen desastre ekologikoa indiar azpikontinentean gertatu zen: Gyps bengalensis sai espeziea ia erabat desagertu zen albaitaritzan erabilitako diklofenako antiinfmatorioa dela eta.
Giza osasunerako arriskuei dagokienez, antibiotikoekiko erresistentzien hazkundea nabarmentzen da. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, osasun publikoko arazo nagusiena da gaur egun, eta farmakokutsadura da kausa nagusienetekoa.
Farmakokutsaduraren ikerketa eta farmakokutsadurak sortzen dituen arazoen konponbideak topatzeko “One Health” ikuspuntua erabili beharko litzateke, “osasun bakarrean” integratuz gizakion, animalien eta ingurumenaren osasuna.

Medikamentuak naturara sartzeko bideak

Medikamentuen bizi-zikloaren etapa guztiak izan daitezke medikamentuak eta haien hondakinak ingurumenera sartzeko ate. Kutsatze-bide garrantzitsuenak dira farmakoen kontsumoa (eta horren ondorioz gertatzen den farmako eta metabolitoen iraizpena) eta hondakinak behar bezala ez kudeatzea (kontsumo naiz fabrikazio mailan).

 

Farmakokutsaduraren zikloa

Berriak