Berrikuntza Programa
Gure asmoa da Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lerrokatutako berrikuntza programa ezartzea, bereziki Osasuna eta Ongizatea, Industria, Berrinkuntza era Azpiegiturarekin. Eragile publiko eta pribatuekin sinatutako asmo-akordioa dugu oinarri, farmakokutsaduraren inguruko berrikuntza programari dagokionez erakundeen arteko lankidetza esparrua bihurtuko dena.
Lankidetza protokoloak ardatz hauek ditu:
1. Ikerketa
Helburua hau duen ikerketa proiektua abiarazi: kutsatzaile izendatu berrien presentzia eta hauen eragin potentziala hondaki-uretan eta ekosistemetan.
2. Dibulgazioa
Ikerketen emaitzak zabaltzen lagundu, bai zientifikoki bai sozialki, jardunaldi, mintegi eta kongresuen bidez.
3. Identifikazioa
Medikamentuen zentzuzko erabilera bermatzeko irtenbideak identifikatu eta garatu, eta osasun langileei farmakokutsaduraren eraginaren inguruko prestakuntza erraztu.
4. Irtenbideak sustatu
Produktu farmazeutikoen deuseztearen eraginkortasuna hobetzeko teknologiak sustatu.