Nor gara?

Gorka Orive Arroyo

Gorka Farmazian doktore da, Euskal Herriko Unibertsitatean. 20 urte baino gehiago daramatza irakasle lanetan Gasteizko Farmazia Fakultatean. Singapore Eye Research Institute-ko aholkularia da eta Bioingenieritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzako Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroa Partzuergoan (CIBER –BBN) parte hartzen du. Nazioarteko aldizkarietan 300 artikulu baino gehiago publikatu ditu, 70 aldizkari nazionaletan, 35 liburu-kapitulu eta 4 liburu argitaratu ditu. Bere H indizea 67 da eta 14.400 zita baino gehiago ditu.

 

Unax Lertxundi Etxebarria

Unax Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sareko Farmazia Zerbitzuko atalburua da. 2002an estatu mailako Farmazialari Barne Egoiliar (FIR) plazetan sartzeko lehen postua eskuratu zuen. Farmazian doktore da, Euskal Herriko Unibertsitatean (sari berezia). Ikerketa proiektu ugariren buru edota parte hartzailea, nazioarteko zientzia aldizkarietan 50 artikulu baino gehiago publikatu ditu, eta kongresutarako 60 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu, hainbat sari jasoz. American Pharmacist Association ospetsuak ematen dituen Farmazia Psikiatrikoan Espezialista ziurtagiria (Board Certified Psychiatric Pharmacy, BCPP) eskuratu duen 16 profesional europarren artean dago.

Saioa Domingo-Echaburu

 

Saioa Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Farmazia Zerbitzuko arduraduna da. Nazioarteko aldizkarietan 20 artikulu baino gehiago eta hainbat liburu-kapitulu publikatu ditu. Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko (CEIMe) eta INFAC buletineko Erredakzio Batzordeko kide da.