Zientzia
Berrikuntza programaren zutabeetako bat farmakokutsaduraren inguruko ikerketa sustatzea da. Horretarako, ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak garatzen ditugu, medikamentuen bidezko kutsaduraren arazoa deskribatu, ulertu eta konponbideak topatzeko asmoz; eskualde-ikuspuntutik bai Europa mailan ere.
Publikatutako artikulu zientifikoak
Zientzia-aholkulari batzordea

Tomas Brodin
Uretako Ekologia irakaslea da, Nekazaritza-Zientzietako Suediar Unibertsitateko Lehorreko Bizitza, Arrainak eta Ingurumenaren Ikasketarako Sailean (SLU – Umeå). Ekotoxikotasun arloan mundu mailako aditu handienetakoa da.

Damiá Barceló
Uraren Ikerketarako Institutu Kataluniako (ICRA) zuzendaria eta IDAEA-CSIC-eko katedraduna da. Farmakokutsadurari dagokionez, mundo mailako aditu handienetakoa da.

Alistair Boxall
Ingurumen Zientzietan katedraduna. Bere ikerketa kutsatzaile kimikoek ingurumenean sortzen dituzten arrisku ekologikoak ulertzean oinarritzen da.

Helena Legido-Quingley
Osasun publikoan ikertzaile espainiarra. Osasun Sistematan irakasle elkartua, Singapurreko Unibertsitate Nazionaleko Saw Swee Hock Osasun Publikoko Eskolan.